
BERTAKOAK BABESTEN GAITU
ESPERIENTZIAK

GURE FILOSOFIA
AMAn, gure onena eskaini nahi diegu mahaikideei, ingurukoen lana erabat errespetatuz.
Lanaren eta ingurumenaren jasangarritasunarekiko konpromisoa funtsezkoa da gure sukaldaritzaren garapenean.
NOR GARA
Tolosan dago AMA jatetxea, Javier Rivero eta Gorka Rico sukaldarien gidaritzapean. Tolosaldeko bertako produktuak, sasoiko sukaldaritza eta ekoizleenganako errespetua dira gure proposamenaren oinarriak. ‘Bertakoak babesten gaitu, babes dezagun bertakoa’ leloari jarraituz, inguruko ekoizle txikien aberastasuna erakutsi nahi dugu plater bakoitzean.
AMAko plater bakoitza arretaz aukeratu eta prestatzen dugu, inguruko ekoizle txikien osagaien freskotasuna eta kalitatea nabarmenduz. Urtaroek, eguraldiak eta hornitzaileen lanak gure esperientzia gastronomikoan duten eragina aintzat hartzen du sukaldeko taldeak.
AMAko taldeak sukaldaritzaren kalitatea zaintzen jarraitzeko konpromisoa du: bertako kultura gastronomikoa sustatuz, ingurunearen garapen jasangarrian lagunduz eta taldearentzat lan-baldintza jasangarriak bultzatuz.
HARREMANETARAKO
@amatolosa









