Jatetxea
AMA Tolosa ohiko taberna-eredutik urruntzen da, eta kudeaketa eta hornitzaileekiko harremanak gardenak eta hurbilak izatea du oinarri. Gauzak nondik datozen, nola tratatzen diren eta nola egin behar diren irakatsiz, Javi eta Gorkaren helburua une zoriontsua eskaintzea da. Beti ere gustu, ohitura eta bitxikeriak errespetatuz. Beraz, gure etxera etortzera gonbidatzen zaituztegu, zuenean bezala senti zaitezten.
Gure sukaldea
Urtaroek, eguraldiak, hornitzaileen lanak... eta mila bider faktore gehiagok erabakiko dute zer nolako eguna biziko dugun AMAko sukaldean. Guk geure onena, errespetuz eta hauen lana goraipatuz eskeini nahi dizuegu. Gurean etxean bezela sentitu zaitezten.
AMA familia txiki bat da, egunetik egunera jende gehiago biltzen duena bertako sukalde eta lurra defendatzearen aitzakiarekin, bertakoa babestuz, bertakoak babestuko gaitu.