top of page

Irisgarritasun-adierazpena

AMA jatetxeak ahalik eta jende gehienarentzat irisgarria den webgunea eskaintzeko konpromisoa du, bakoitzaren egoera edo gaitasuna edozein dela ere. World Wide Web Consortiumek (W3C) argitaratutako Web Edukiaren Irisgarritasun Jarraibideak (WCAG 2.0, AA maila) ahalik eta gehien betetzea dugu helburu. Jarraibide horiek azaltzen dute nola egin web-edukia desgaitasuna duten pertsonentzat irisgarriago.

 

Jarraibide horiek betetzeak webgunea guztiontzat erabilerrazago egiten laguntzen du. AMAk irisgarritasun-jarraibideak eta estandarrak betetzeko lan egiten badu ere, oraindik ez da posible webguneko atal guztietan, eta hori lortzeko lanean jarraitzen dugu. Webgunea aldian-aldian eguneratzen denez, noizean behin arazo txikiak sor daitezke. Etengabe bilatzen ditugu atal guztietan irisgarritasun-maila bera lortzeko irtenbideak.

​

Webgunearen irisgarritasuna hobetzeko oharrik edo iradokizunik baduzu, jar zaitez AMA irisgarritasun-koordinatzailearekin harremanetan, +34 688 638 009 telefonoan edo helbide honetan: reservas@amatolosa.com. Zure ekarpenek hobekuntzak egiten lagunduko digute.

bottom of page